16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Udal Plana hasiera batez onetsirik

Mendabiako Udalak, 2003ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkura berezian, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen erabateko gehiengoaz, hau da, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.3.i) artikuluak uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 eta 3 artikuluei dagokionez ezarritako gehiengoaz.

1. Hasiera batez onetsitako Udal Planeko dokumentazioan egindako akatsa zuzentzea, hau da, memoriaren agiri zehatza, falta dena, sartzea.

2. Udal Planeko espedientea hasiera batez onestea berriz ere.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta.

4. Ohartaraztea ezen herritarrek jendaurreko aldi honetan ere alegazioak aurkezteko eskubidea dutela eta horietaz gain egun aurkeztuak diren alegazioak ere kontuan hartuko direla, ondorio guztietarako.

Mendabian, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0300930