16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A G O R E

Obra lehiaketa

Nagoreko Kontzejuak (Artzibar), 2003ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, lehiaketa honetarako deialdia egitea erabaki zuen: "Urbanizazio lanen zuzendaritza, Nagore inguruko bazterren tratamendurako".

Kontratuaren xedea: urbanizazio lanen zuzendaritza, Nagore inguruko bazterren tratamendurako.

Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia.

Kontratazio aurrekontua: 64.000 euro, BEZa barne.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira. Plegua lizitatzaileen eskura dago Nagoreko Kontzejuan eta Rubio paperdendan (Bergamin kalea, 10, Iruña).

Proposamenak aurkezteko: Kontzejuan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Nagoren (Artzibar), bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Kontzejuko burua, Francisco J. Huarte Ilárraz.

Iragarkiaren kodea: A0300929