16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E T E

Leteko Arau Subsidiarioetako UE 10.5 unitateko 2. lurzatia salgai (Itzako Udala)

Leteko Kontzejuak, 2002ko otsailaren 17an eta 2002ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuretan, erabaki zuen ondareko ondasun hau enkante publikoan saltzea:

2. lurzatia, 966 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 33.055,67 euro (BEZa kanpo). Enkantean parte hartzeko fidantza: 661,11 euro.

BEZa enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta adjudikazio hartzailearen bizkar izanen da.

Enkantea 2003ko otsailaren 21ean eginen da (ostirala), 11:00etan, Itzako Udaleko bilkura aretoan (Eritze-Itza). Enkantea ahozko posturen bidez eginen da eta sesteoa izanen da.

Baldintzak Itzako udal idazkaritzan daude ikusgai, bai eta Leteko Alkatetzan ere.

Leten, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita batean. Kontzejuko alkatea, Milagros Mezquíriz Abárzuza.

Iragarkiaren kodea: A0300938