16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Jesús Aranda Vázquez jaunaren kontra, arrantza arloko arauak hausteagatik, irekitako 491/02 zehapen espedientearen ondoriozko zehapenaren Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Legearen 59.5 artikuluan xedatua.

1318/2002 FORU AGINDUA, irailaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jesús Aranda Vázquez jaunari (NANa: 15.837.592) zehapena jartzen diona, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik 491/01 espedientea, otsailaren 6an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 218/2002 Foru Aginduaren bitartez hasia Jesús Aranda Vázquez jaunaren aurka, 89 karramarro seinalekoak harrapatzeagatik (kupotik gora, alegia), arrantzarako lizentziarik gabe, debekualdian eta eskuz, baimendutako ordutegitik kanpo, eta Irunberriko Guardia Zibilak 2001eko abenduaren 3an jarritako salaketaren arabera.

Ezinezkoa izan zenez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, Lege horretako 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Jesús Aranda Vázquez jaunari (15.837.592 NANa) zehapen espedientea irekitzeko Foru Agindua eta zegokion Karguen Plegua 2002ko uztailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (91. zk.) argitaratu ziren.

Karguen Pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea, karguen plegua bere horretan utziz.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Jesús Aranda Vázquez jaunari (NANa: 15.837.592) 1.081,84 euroko isuna jartzea eta arrantza-baimena edo hura eskuratzeko debekua ezartzea, bi urterako, egindako arau-hausteengatik, Nafarroako basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 122 artikuluko a) eta b) letretan adierazitakoarekin bat, nahiz eta horrek ez duen galaraziko Foru Lege bereko 106. artikuluan ezarritakoaren arabera erabaki litekeen murrizketa.

Pertsona desgaituak bere baimena utzi beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Desgaitzealdia zehapena administrazio bidean irmo izaten den egunaren biharamunean hasiko da.

2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurreki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazio bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Honako Foru Agindu honen berri emanen zaie espedientatuari, salatzaileari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Kontrol Administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bostean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0212881