16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Fermín Pascual Lasa jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 313/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1398/2002 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Fermín Pascual Lasa (IFZ: 15.839.063) jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzen duena.

Ikusirik Mendizaintzak 2002ko apirilaren 28an aurkezturiko salaketa, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi zelakoan.

Nafarroako Naturguneei buruzko Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Fermín Pascual Lasa jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Catalina Nieves Nuin andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

313/2002 espedientea

1. Salatua: Fermín Pascual Lasa.

Helbidea: Mendigorria kalea, 24, 1.a, Iruña.

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: ustezko arau-haustea 2002ko apirilaren 28an gertatu zen, 14:00etan, Zalbide alderdian, Urbasa-Andimendiko Parke Naturalean.

3. Salatutako egintzak: Zalbide alderdian, Z-2494-BF furgoneta bat aurkitu zuten, Urbasa-Andimendiko Parke Naturaleko bideetan zirkulatzeko baimenik ez zuena.

4. Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean tipifikatuta dago, honelaxe:

Arau-hauste arina, 36.2 i) artikuluan jasoa, Urbasa eta Andiako natur baliabideak Antolatzeko Planaren 14. artikuluan debekatutako jarduerak egiteagatik, bertan ezartzen baita autoak behar bezala seinaleztatuko aparkalekuetan eta errepide eta pista jakin batzuen bazterretan baino ezin direla aparkatu.

5. Zehapen proposamena: 150 euroko isuna proposatu da, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 5 a) idatz-zatiarekin bat.

6. Kalte-ordainak: ez dira bidezko.

7. Zehapen osagarriak: ez dira bidezko.

8. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluko a) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 74. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: A0212880