16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Joaquín Juániz Azcárate jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 339/02 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1395/2002 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Joaquín Juániz Azcárate (NANa: 16.569.766) jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Ikusirik Urbasako mendi-zaindariek 2002ko ekainaren 20an aurkezturiko salaketa, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi zelakoan.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Joaquín Juániz Azcárate (NANa: 16.569.766) jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Ana Miral Equioiz andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

339/2002 espedientea

1. Salatua: Joaquín Juániz Azcárate (NANa: 16.569.766).

Helbidea: Sorkunde Garbiaren pasealekua, 74,. Lizarra (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: salatutako egintzak 2002ko ekainaren 20an, 11:00etan, gertatu ziren, salatuak usufruktuan duen abeltegiaren etxolaren ondoan, Arratondo alderdian, Urbasa-Andimendiko Parke Naturalean.

3. Salatutako egintzak: Urbasa-Andimendiko Parke Naturalaren barrenean, Nissan Patrol markako ibilgailu batean (SS-2105-AC matrikulakoa) zirkulatzea eta bertan aparkatzea, horretarako baimenik izan gabe.

4. Hautsitako arauak: Arau-hauste arina, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 2 g) idatz-zatian xedatutakoaren gainean, ibilgailu motordunak Naturguneetan barrena baimenduriko tokietatik kanpo ibiltzeagatik.

5. Zehapen proposamena: 150 euroko isuna proposatu da, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36.5.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Foru Lege horretako 35. artikuluan adierazitako mailakatze-irizpideak baloratu ondoren.

6. Zehapen osagarriak: ez dira bidezko.

7. Kalte-ordainak: ez dira bidezko.

8. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen aurkako arau-hauste administratiboak zehatzeko prozedura ezarri zuen irailaren 19ko 319/1996 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan, apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hartan, 73. artikulutik 77.era bitartean, xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan._Instruktorea, Ana Miral Equioiz.

Iragarkiaren kodea: A0212879