16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko azaroaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Julián Fernando Pérez Cobo jaunak jarritako 1194/02 administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

2002ko azaroaren 15ean Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorrean sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 1194/02 administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa igor diezaiotela eskatu du, hogei eguneko epe luzaezinaren barruan.

Aipatu administrazioarekiko auzi-helegitea Julián Fernando Pérez Cobos jaunak jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2002ko irailaren 2an harturiko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen suhiltzaile izateko 40 lanpostu huts betetzeko deialdiko proba psikoteknikoko emaitzen aurka aurkeztu zuen gora jotzeko helegitea. Deialdi hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onetsi zuen, 2001eko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak Administrazio honi eskatu dio aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduan emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Julián Fernando Pérez Cobo jaunak jarritako 1194/02 administrazioarekiko auzi-helegiteari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean.

3. Ebazpen honen berri ematea Julián Fernando Pérez Cobo jaunari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0213147