16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

619/2002 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2002. urterako Lanbide Hastapeneko Programei laguntzeko modulu ekonomikoak ezarri eta 2002ko irail-abenduko zatia ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo Lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urriaren 18ko 495/2002 Foru Aginduak baimena ematen du 2002/2003 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntza zuzendari nagusiaren irailaren12ko 694/2002 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2002/2003 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2001erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legearen 36.2 artikuluak ezartzen du gizarte garantiako programak lehenago ezartzeak izaera esperimentala duela eta, beraz, horien osaera eta finantziatzeko modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko dituela finantziatzeko diru kopuruak; 2001eko aurrekontua 2002rako luzatu da.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 8.2. artikuluak ahalmena ematen dio Hezkuntza eta Kultura Departamentuari behin-behinekoz zehazteko 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan berritik ezarri beharreko Lanbide Hastapeneko Programen diru moduluak, Foru Lege horren II. eranskinean sartuta ez badaude, hots, urriaren 18ko 495/2002 Foru Aginduak ezarritakoetan.

Horrenbestez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du. Txostenean azaltzen du Lanbide Hastapeneko Programa bakoitzari dagozkion dirulaguntza moduluak nola kalkulatuko diren programen ezaugarrien arabera; horrekin batera, 2002rako moduluak onestea proposatu du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) ataletan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea 2002. urterako, 2002/2003 ikasturtean funtzionamenduan egonen diren Lanbide Hastapeneko Programetako ikasketak emateko baimena eskuratzen duten ikastetxe itunduei edo irabazi asmorik gabeko entitateei doan eman beharreko dirulaguntzetarako fondo publikoen zenbateko osoa banatzeko, modu honetan:

I._Lanbide Hastapeneko Programak ikastetxe itunduetan.

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena.

PROGRAMA DIRULAGUNTZA MODULUA

Bulegoko laguntzailea 49.728,42

Ostatu arloko laguntzailea 49.592,56

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 51.630,39

Aluminiozko arotz lanetako langilea 53.499,10

Gizarte Zerbitzuetako laguntzailea 49.592,56

II._Lanbide Hastapeneko Programak irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua.

PROGRAMA DIRULAGUNTZA MODULUA

Eraikinen oinarrizko mantenimenduko langilea 49.943,26

Mintegi eta Lorategietako langilea 46.866,62

Zurgintzako langilea 55.022,43

Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea 49.882,59

Altzari modularrak egiteko langilea 55.022,43

Sukaldeko laguntzailea 54.415,61

Iturgintzako langilea 49.579,19

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

PROGRAMA DIRULAGUNTZA MODULUA

Igeltserotzako langilea 72.567,25

2. Foru Agindu honen 1. atalean finkatutako dirulaguntza moduluaren helburua Lanbide Hastapeneko Programak garatzea da; Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du dirulaguntza.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

_Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

_Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

_Beste zehar-kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek ageri dira: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan; eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen lantegietan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordutik 18ra bitarte, lanerako prestakuntza eta orientaziorako ordu bat, oinarrizko heziketarako 5 ordutik 8ra bitarte, jarduera osagarrietarako ordu bat edo bi eta tutoretzarako ordu bat edo bi.

b) Lanerako Prestatzeko Lantegien modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: 18 ordutik 20ra bitarte berariazko lanbide heziketa emateko, eta 8 ordutik 10era bitarte oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan ematen direnek, 30 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako 2 ordu, oinarrizko heziketarako 10 ordu, jarduera osagarrietarako 2 ordu eta tutoretzarako ordu bat.

Dirulaguntza jasotzen duen entitate titularrak hezitzaile talde bat jarriko du programarako, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak emateko, irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak kontratatuko dira programa bakoitzari zuzenean emandako orduen kopuruaren arabera.

3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Irailaren 12ko 694/2002 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu Ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2002/2003 izanen duten funtzionamendua arautzen da.

4. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du, programak indarra duen bitartean honako hauek beteko dituela:

a) Maiatzaren 9ko 383/2002 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002/2003 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezartzen duena.

b) Irailaren 12ko 694/2002 Ebazpena, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2002/2003 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

5. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2003ko irailaren 30a baino lehen:

1. Hezitzaileen gastuen egiaztagiriak.

Lan-kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmenaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen egiaztagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2. Entitatearen inbentarioan dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda. Irabazi asmorik gabeko erakundeak direnean, funtzionamendu kostuen eta beste zehar-kostu batzuen aurkibidean eta zerrendan sartutako fakturen fotokopia konpultsatua.

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen dirulaguntza murriztea.

6. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua esperimentala denez, dirulaguntzarako modulu ekonomikoen zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak, Foru Agindu honen 1. eta 2. ataletan finkatutakoak, behin-behinekoak dira 2002. urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetan.

7. 2002ko irail-abenduko dirulaguntzak ematea Foru Agindu honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei. Dirulaguntzak denbora horretan martxan diren Lanbide Hastapeneko Programek sortutako gastuetarako dira; guztira, 287.823,39 euro.

Kopuru hori, hots, 287.823,39 euro, dirulaguntzaren modulu ekonomikoaren % 40a da. Modulu hori 2003rako eguneratzen denean % 60a ordainduko da bi epetan: % 45a 2003. urteko lehen hiruhilekoan; horretarako, onuradun izaten direnek honako dokumentazio hau bidali beharko dute Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura:

Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean dagoela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren egiaztagiria, ikasturtea hasi aurreko hamabi hilabeteetan Gizarte Segurantzaren kuotak ordaindu izanarena, hau da, 2001eko irailetik 2002ko abuztura arteko kuotak (bi hilabeteak barne).

Gainerako % 15a 2003ko azken hiruhilekoan ordainduko da, Foru Agindu honen 5. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeontzako dirulaguntzak 1. atalean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: % 50 "Lantxotegi", "Haritz Berri" eta "Etxabakoitz" eskolentzat eta "El Castillo" lantegi eskolako "Altzari modularrak egiteko langilea" modulurako, eta % 80 "El Castillo" lantegi eskolako gainerako moduluetarako. Diru kopuru horiek Departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentajeen "kontura" ordainduko dira; Hezkuntza eta Kultura Departamentuari dagokiona zehaztuko da hitzarmenean.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek Foru Agindu honen 1. atalean baimendutako moduluen % 100eko dirulaguntza jasoko dute.

8. 287.823,39 euroko gastua baimentzea eta Foru Agindu honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei 287.823,39 euro ordaintzeko agindua ematea.

9. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, indarra duen gastuen aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta gizarte garantiako programetan" izeneko 41610-4811-422700 kontusailaren kargura.

10. Deialdia eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara daitezela agintzea.

11. Foru Agindu hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalera, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren bian._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Lanbide hastapeneko programetarako dirulaguntzak, 2002ko irail-abendua

Ikastetxe itunduak

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

B31220064 C.T. CARLOS III Bulegoko laguntzailea 1 49.728,42 100 49.728,42 19.891,37

A31083595 I.T.C. CUATROVIENTOS Bulegoko laguntzailea 1 49.728,42 100 49.728,42 19.891,37

Q3100063 A MARIA INMACULADA Ostatu arloko laguntzailea 1 49.592,56 100 49.592,56 19.837,02

Q3100240 E SALESIANOS Etxebizitz. instal. elektr. lang. 1 51.630,39 100 51.630,39 20.652,16

Aluminiozko arotz lanetako lang. 1 53.499,10 100 53.499,10 21.399,64

Q3100011 J SANTA CATALINA LABOURE Bulegoko laguntzailea 1 49.728,42 100 49.728,42 19.891,37

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 49.592,56 100 49.592,56 19.837,02

GUZTIRA 7 353.499,87 353.499,87 141.399,95

Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "LANTXOTEGUI" Lantegi-Esk. Eraikinen oinarrizko mantenim. lang. 1 49.943,26 50 24.971,63 9.988,65

G31725484 "HARITZ BERRI" Baserri-Esk. Mintegi eta lorategietako lang. 1 46.866,62 50 23.433,31 9.373,32

Zurgintzako langilea 1 55.022,43 50 27.511,22 11.004,49

G31193790 "ETXABAKOITZ" Lantegi-Esk. Etxebizitz. instal. elektr. langilea 1 49.882,59 50 24.941,30 9.976,52

Altzari modularrak egiteko langilea 1 55.022,43 50 27.511,22 11.004,49

Q3100108 D "PUENTE" ikastetxea Sukaldeko laguntzailea 1 54.415,61 100 54.415,61 21.766,24

G31129703 "EL CASTILLO" Lantegi-Esk. Sukaldeko laguntzailea 1 54.415,61 80 43.532,49 17.413,00

Iturgintzako langilea 1 49.579,19 80 39.663,35 15.865,34

Altzari modularrak egiteko langilea 1 55.022,43 50 27.511,22 11.004,49

GUZTIRA 9 470.170,17 293.491,35 117.369,54

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

G80468416 Fund. "LAB. CONSTRUCCION" Igeltserotzako langilea 1 72.567,25 100 72.567,25 29.026,90

ORDAINTZEKOAK 719.558,47 287.823,39

Iragarkiaren kodea: A0213100