16. ALDIZKARIA - 2003ko otsailaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

264/2002 FORU DEKRETUA, abenduaren 23koa, Fiteroko Santa María la Real parrokiako bost kutxatila, pixide erromaniko esmaltedun bat, zilarrez eta maskorrez eginiko Errenazimentu garaiko nabeta bat eta zilarrezko filigranako kutxa barroko bat Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzen dituena.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, ekainaren 8ko 17/2001 Foru Aginduaren bidez, Fiteroko Santa María la Real parrokiako bost kutxatila, pixide erromaniko esmaltedun bat, zilarrez eta maskorrez eginiko Errenazimentu garaiko nabeta bat eta zilarrezko filigranako kutxa barroko bat Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzeko espedienteari ekin zion. Bertan, 30 egun balioduneko jendaurrealdia egiteko agindu zen. Ez zen espedientearen kontrako alegaziorik izan.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak ondasun hori Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzeko adostasun txostena eman du.

Hori dela eta, espedienteari eusten zaio. Interes Kulturaleko Ondasunak adierazteko urriaren 3ko 217/1985 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren Foru Dekretu batek adieraziko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Fiteroko Santa María la Real parrokiako bost kutxatila, pixide erromaniko esmaltedun bat, zilarrez eta maskorrez eginiko Errenazimentu garaiko nabeta bat eta zilarrezko filigranako kutxa barroko bat Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzea.

Foru Dekretu honek gaitzat hartu duen ondasunaren deskripzio osagarria adierazpen espedienteko agirietan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0214097