152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Erregelamenduaren aldaketa

Leitzako Udalak, 2003ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1._Hasiera batez onestea Leitzako autotaxien zerbitzu publikoaren erregelamenduaren aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2._Erregelamendu aldatua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Leitzako Udalaren iragarki- oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, bi mila eta hiruko azaroaren lauan. Alkatea Patxi Sáenz Lazcano

Iragarkiaren kodea: A0310628