152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

2004ko karga-tasak

Leitzako Udalak, 2003ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1._2004. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,23

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,66

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

_Egiazko kostu erreala, 60.101,21 euro bitarte: % 2.

_Egiazko kostu erreala, 60.101,21 eurotik 120.202,42 eurora bitarte: % 3.

_Egiazko kostu erreala, 120.202,42 eurotik 240.404,84 eurora bitarte: % 3,5.

_Egiazko kostu erreala, 240.404,84 eurotik gora: % 5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: igoeraren urteko portzentajeak:

_5 urte bitarte:% 2,75

_5 eta 10 urte bitarte: % 2,65

_10 eta 15 urte bitarte: % 2,55

_15 eta 20 urte bitarte: % 2,55

_Karga-eskala: % 14

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4

Erabaki honek indar hartuko du 2004ko urtarrilaren 1ean.

2._Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik hasita.

Leitzan, bi mila eta hiruko azaroaren lauan. Alkatea, Patxi Sáenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: A0310627