152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

2004. urteko karga-tasak

Udalak, 2003ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,26 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,80 izanen da.

3. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa, exekuzio materialaren aurrekontuaren gaineko % 2,5 izanen da.

5. Jarduera ekonomikoen zerga Foru Legeak onesten duena izanen da

6. Zirkulazio zerga Foru Legeak onesten duena izanen da.

Tasak

1. Ura:

_Urteko tasa: tarifa indibiduala, 18,45 gehi KPIaren igoera.

_Urteko tasa: tarifa industriala eta merkataritzakoa, 36,90 gehi KPIaren igoera.

2. Zaborrak:

_Urteko tasa: tarifa indibiduala, 24,21 gehi KPIaren igoera.

_Urteko tasa: tarifa industriala eta merkataritzakoa, 48,38 gehi KPIaren igoera.

Goizuetan, bi mila eta hiruko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Imanol Legarreta Narvarte.

Iragarkiaren kodea: A0310625