152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

E D I K T U A

Aditzera ematen zaio Leonor Vilches López andreari, azken helbide ezaguna Francisco Mayo 22an baitu, Burlatan, Berriozarko Alkatetzak, 2003ko urriaren 27an, ondotik agertzen den ebazpena eman duela (urria 50/03), eta jakinarazten zaizkio, orobat, haren kontra paratzen ahal dituen errekurtsoak. Hona hemen:

"Ikusirik Alkatetzaren 2003ko uztailaren 29ko ebazpenaren bidez irekitako zehapen espedientea, 2003ko abuztuaren 4an jakinarazi baitzen, eta haren instrukzioan legezko eta erregelamenduzko tramiteak bete direnez, interesatuarendako entzutea barne.

Ikusirik espediente hau sorrarazitako jakinarazpenak egin direla eta interesatuak alegaziorik batere aurkeztu ez duela.

Ikusirik salatutako arau-haustea frogatu-frogaturik gelditu dela eta Leonor Vilches López andrearen erantzukina.

Animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24. artikuluarekin eta ondokoekin eta Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren 29. artikuluarekin eta ondokoekin bat (1998ko 152. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 21ekoa), egitatea zehapen larria da, 10.001etik 25.000 pezeta bitarteko isuna ekar dezakeena, baita animalia bahitzea -Administrazioaren jabetza bilakatuko litzateke-eta arau-haustea egin duten instalazioak edo establezimendua ixtea ere (udal ordenantzaren 33. ordenantza).

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Hau frogatutzat jotzea: 2003ko ekainaren 30eko 10:50a zela, 9 zenbaki profesionala duen udaltzainak arau-haustea egin duen zakurra ikusi du, Etxaburua karrikan, aske eta hede edo kate batera lotua joan gabe.

Bigarrena._Deklaratzea ezen aipatutakoa arau-hauste administratiboa dela, Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzaren 32.b) 7 artikuluan Animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.1 h) artikuluarekin bat tipifikatua.

Hirugarrena._Leonor Vilches López andrea arau-hauste horren erantzule deklaratzea.

Laugarrena._Ezartzea 90 euroko zehapena, Herriko Etxeko bulegoetan ordaintzen ahalko duena.

Halaber, Animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea garatzeko zehapen prozedura arautzen duen 225/1994 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ezarritako isuna ehuneko 30 merkeagoa izanen da, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, administrazioari dagozkion kalte-ordainak, halakorik bada.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espreski egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak erabiltzeko eskubideari." Stua.: Benito Ríos Ochoa, Berriozarko Udaleko alkate udalburua.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jakinarazten da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko azaroaren hemezortzian. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0310990