152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, Gobernu Batzordeak 2003ko azaroaren 7an egin bilkura arruntean, hau erabaki zuen 1. puntuan:

1. Hasiera batean onestea Almandozko U.E. 1 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, haren antolamendua xehekatzeko, behar diren lagapenak eta unitatearen barnean eraikitzeko eremuak zehaztuz. LZL Arquitectos, S.L.k prestatu du, 2003ko abuztuko datarekin, eta horrexetarako irekitako espedientean dago, Baztango Udalak sustatu baitu.

2. Espedientea jendaurrean egotea arauzko denboran, indarra duen legedian horretarako ezarritakoaren arabera.

3. Interesatuei jakinaraztea, aztertu eta bidezko alegazioak egin ditzaten.

Aditzera ematen da, hogei eguneko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), bi mila eta hiruko azaroaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0311022