152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

"U.A. 3.1" unitatearen birzatiketa hasiera batean onetsirik

Artaxoako Udalak, 2003ko urriaren 31n egin bilkuran, legezko quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Arau Subsidiarioetako "U.A. 3.1" unitatea birzatitzeko proiektua, José Manuel Catalán Galarza jaunak aurkeztua unitate horretako konpentsazio batzordearen izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76.ari dagokionez ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Artaxoan, bi mila eta hiruko azaroaren hamarrean. Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: A0310806