152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

2004ko karga-tasak onetsirik

Villatuertako Udalak, 2003ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen aho batez, 2004ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,2280 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,5722 izanen da.

3. Ez da aldaketarik izanen jarduera ekonomikoen gaineko zergan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan eta hirilurren balio igoeraren gaineko zergan gainerako tasa eta prezo publikoak bezala.

Erabaki horren aurka honako errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabeteko epean.

Villatuertan, bi mila eta hiruko azaroaren bortzean. Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: A0310533