152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Ordenantzak hasiera batean onetsirik

Los Arcosko Udalak, 2003ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen ondotik aipatzen diren ordenantzak. Espedienteak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean (324. artikulua eta hurrengoak) eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean (12. artikulua eta hurrengoak) xedatutakoarekin bat, denbora horretan herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertzen ahalko dituzte Los Arcosko Udalaren bulegoetan, Udaletxeko lehenbiziko solairuan, Fueros kaleko 1ean, ondoren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko. Epe hori iragandakoan, alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

_Los Arcosen babes ofizialeko etxebizitzak, araubide berezikoak nahiz araubide orokorrekoak, sustatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

_Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

_Eremu publikoan terraza eta mahaitxoak paratzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Aditzera ematen da, orok jakin eta bete dezan.

Los Arcosen, bi mila eta hiruko azaroaren zortzian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: C3359296