152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAN ADRIAN

Birzatiketa proiektua behin betikoz onetsirik

Hona hemen, osorik eta hitzez hitz, Gobernu Batzordeak 2003ko azaroaren 3an, besteak beste, hartu zuen erabakiaren xedapen zatia:

"1._Behin betikoz onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 3. banaketa eremuko 1. exekuzio unitateko Borondatezko Birzatiketa proiektua, haren hasierako onespenaren erabakian aipatzen diren aldaketak sarturik; izan ere, erabaki hori Gobernu Batzorde honetxek hartu zuen 2003ko irailaren 1ean egindako bilkuran, eta egindako aldaketak dagoeneko sartuak daude zuzendutako proiektuaren bi aleetan.

2._Ohartaraztea ezen birzatiketaren behin betiko likidazioa gauzatuko dela aipatutako exekuzio unitatearen urbanizazioa amaitzen denean, eta, betiere, erabaki honen datatik hasi eta bost urte iragan baino lehen, eta eginen dela Lurraldearen Anolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 152.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3._Borondatezko Birzatiketa proiektu horren ale bat, behar bezala eginbideturik, Lizarrako Jabetzaren Erregistrora igortzea, bertan inskriba dadin.

4._Erabakia jakinaraztea Promed 5, S.L. enpresari, Miguel Angel Zurbano Belaza jaunaren bidez, bera baita San Adriango Arau Subsidiarioetako 3. banaketa eremuko 1. exekuzio unitateko Birzatiketa Batzordeko ordezkari bakarra.

5._Igor bedi erabaki hau Udaleko Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

6._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara dadin, deusetan ukatu gabe indar hartzea behin betiko onespen honen unean berean."

San Adrianen, bi mila eta hiruko irailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Emilio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: A0310858