152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hirigintza hitzarmena jendaurrean

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 24. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Cupesarekin sinatu gogo den hitzarmena, 1. poligonoko 1106. finka hirilurrean sartzeko, Orkoiengo hirigintza planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketaren bidez; denbora horretan hitzarmena aztertu eta bidezko alegazioak aurkezten ahalko dira.

Orkoienen, bi mila eta hiruko azaroaren hamazazpian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0310936