152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

E D I K T U A

Jarraian aipatzen diren pertsonei ezin izan zaienez jakinarazi Alkatetzaren bi mila eta hiruko urriaren hamazazpiko 295/2003 ebazpena, okerreko inskripzioa dela-eta administrazio espedientea abiarazten duena ofizioz baja emateko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Burlatako Udaleko ediktuen oholean iragarkia paratuta jakinarazten zaie, 2612/1996 Errege Dekretuaren 72. artikuluan 54.ari buruz ezarritakoari jarraituz. Interesatuek hamabost egun balioduneko epe luzaezina izanen dute, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, haien benetako eta ohiko bizitokia frogatze aldera egokiak iruditzen zaizkien agiri eta frogak alegatu eta aurkez ditzaten; hori guztia, 2612/1996 Errege Dekretuaren 72. artikuluari eta 1997ko apirilaren 9ko ebazpenari jarraituz.

Espedientea: 497. Izena: Boyko Asenov Sokolov. Helbidea: San Blas, 18-4.a I.

Burlatan, bi mila eta hiruko azaroaren seian. Jarduneko alkatea, Silvio Lozano Calvo.

Iragarkiaren kodea: A0310734