152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan ibilgailu abandonatuen gainean aipatzen diren errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: José García Ruiz. Palomeras kalea, 4-3.a B. Beriain. NA-9914-AW.

Indarra duen legeriaren arabera, Udalaren altxatokian 2 hilabete ematen dituen ibilgailua abandonatutzat jotzen da. Denbora hori amaitzen denetik hamabost egun igarotzen badira, inork bere ardurapean hartu eta harat eramateko gastuak ordaindu gabe, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen. Hori guztia, Trafikoari buruzko Legearen 7.1.1.a) eta 71.2 artikuluetan eta apirilaren 21eko 11/1999 Legean ezarritakoari jarraituz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0310639