152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MURILLO EL CUENDE

2004ko karga-tasak

Udalak 2003ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi ziren, 2004. urterako:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,30.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,494.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, JEZa (lizentzia fiskala): 1,20 indizea.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): exekuzio materialaren % 3.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

.Urte multzoen araberako portzentajeak:

-0-5 urte, 3,3 portzentajea.

-5-10 urte, 3,2 portzentajea.

-10-15 urte, 3,1 portzentajea.

-15-20 urte, 3,1 portzentajea.

_Talde guztientzako karga-tasa: ehuneko 20.

Erabaki honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko azaroaren lauan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: A0310685