152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Herrilurren desafektazioa, erabilera lagatzeko

Udal honek, 2003ko azaroaren 6an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen honako herrilur hauek desafektatzea:

_229, 228, 227, 226, 225, 394, 182, 183, 184, 185, 395 eta 352. lurzatiak, Carcajona eta El Badinal alderdietan; azalera, guztira: 409.429 m2.

Desafektatu beharra dago lur horien erabilera lagatu eta bertan hegaztien ustiategia ezartzeko 45.000 ahaterendako; izan ere, proiektu hori oso garrantzitsua da udalerriarentzat.

Erabaki hori Udalaren iragarki oholean egonen da eta espedientea, berriz, udal bulegoetan.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143 b) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Los Arcosen, bi mila eta hiruko azaroaren zazpian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: C3361158