152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

753/2003 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Departamentuko garbiketa arruntaren 2004. urteko zerbitzua kontratatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Hezkuntza Departamentuko garbiketa arruntaren 2004. urteko zerbitzua kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Hezkuntza Departamentuko garbiketa arruntaren 2004. urteko zerbitzua egitea.

_Aurrekontua: 183.000 euro, BEZa barne, 2004. urte guztirako.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: lizitazio-iragarkian adierazten den datan eginen da, ekitaldi publikoan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, 9:00etatik 14:00etara, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Mantentze Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruñea).

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren seian._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: A0310791