152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako HAPOko UE 27. unitateko 1240. lurzatiko xehetasun azterlana aldatzeko proiektua

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2003ko azaroaren 3ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Tuterako HAPOko 27. exekuzio unitateko 1240. lurzatiko xehetasun azterlaneko aldaketa, bolumenaren eta altueren berrantolaketari dagokionez, hain zuzen ere Juan Antonio Fernández kaleko 55 zenbakiaren eta Torre Monreal, Ablitas, Monteagudo eta Cascante kaleen artean. Sustatzailea Felipe Zarza Villarejo jauna da. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hogei egun baliodunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko erregistro orokorrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan. Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0310902