152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

2003ko aurrekontua behin betiko onetsirik

Beire eta Pitillasko Udalen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2003ko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2003ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori 2003ko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen uztailaren 7an, bai eta Udal horietako iragarki oholetan ere. Jendaurreko aldia haren aurkako alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen laburpena:

DIRUSARRERAK:

_3. kapitulua: 300 euro.

_4. kapitulua: 84.350 euro.

_5. kapitulua: 50 euro.

Guztira: 84.700 euro.

GASTUAK:

_1. kapitulua: 78.850 euro.

_2. kapitulua: 5.850 euro.

Guztira: 84.700 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta harekin bat doazen xedapen guztietan xedatutakoari jarraituz.

Pitillasen, bi mila eta hiruko irailaren lehenean. Mankomunitateburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0310892