152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udaleko bulegoen 2004ko lan-egutegia

Iruñeko Udaleko Alkatetzak ebazpen hau eman zuen, bi mila eta hiruko azaroaren hamarrean:

RAL 03-AZA-10 (21/PR)

"Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraituz, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen baitira, eta Nafarroako Foru Komunitatean 2004rako lanik gabeko jaiegunak zehazten dituen Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariaren uztailaren 31ko 110/2003 Foru Aginduari jarraituz (2003-08-03ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta espedienteari lotutako dokumentazioa azterturik, honako hau ebatzi dut:

1. 2004ko jaiegunen egutegia onestea Iruñeko udal bulegoetako langileentzat; honako hau, alegia:

_Urtarrilaren 1a: Urteberri.

_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

_Martxoaren 19a: San Jose

_Apirilaren 8a: Ostegun Saindua.

_Apirilaren 9a: Ostiral Saindua.

_Apirilaren 12a: Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

_Uztailaren 6, 7, 8, 9, 10, 12, 13 eta 14a: Sanferminak.

_Urriaren 12a: Pilareko Ama Birginaren jaia.

_Azaroaren 1a: Omiasaindu.

_Azaroaren 29a: San Saturnino, Iruñeko zaindaria.

_Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier, Nafarroaren eguna.

_Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

_Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.

_Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Iruñeko Udaleko bulegoetan, 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 22 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, guztientzat derrigorrezkoa; gainerako 22 minutuak langileak erabakiko du nola bete, malgutasunez, 07:38tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:22ra bitarte.

3. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30 arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Bulegoak itxita dauden larunbat eta egun baliodunetan, Erregistro Orokorra 12:00etatik 14:30 arte egonen da irekita.

4. Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegun izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileentzat. Dena dela, Sanferminetako egunetan lan egin behar duten udal zerbitzuek urteko orduen kopurutik aparte uzten ahalko dituzte egun horiek, hala eskatzen badute, eta konpentsazioa emanen zaie abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 51. artikuluaren arabera (1993-09-01eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina".

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0310881