152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Urbanizazio zabaltzea

Tuterako Udalak, 2003ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, ondoko obrak kontratatzeko espedientea esleitu gabe uztea erabaki zuen, Hirigintzako, Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Mendietako Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik: "Urbanizazio zabaltzea, Yanguas y Miranda kaletik Carnicerías kalera bitarte, Fuente del Matadero eta Cortadores kaleetan barna" eta hari atxikia dagoena (Gas Natural de Navarra, S.A.)". Orobat, erabaki zuen hasierako prezioa % 10 igotzea eta espedientea berriz abiaraztea, aipatu obrak enkante ireki eta arruntaren bidez esleitzeko. Enkantearen arauak: Udalak 2003ko maiatzaren 22ko osoko bilkuran onetsitako klausula administratiboak eta eranskinak, eta Gas Natural de Navarra, S.A.k aurkeztu dituen obren proiektua eta eranskina.

Aurrekontua: 649.311,55 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 12.986,23 euro.

Eskaintzen aurkezpena: 30 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Proiektua eta baldintzen plegua: Carlos Sagasti kopia-denda, Zaragozako etorbidea, 31 zenbakia, Tutera.

Obrak egiteko epea: 5 hilabete.

Enpresaren edo kontratistaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Tuteran, bi mila eta hiruko azaroaren seian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: A0310873