152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren kontratazioa, U.E. 10-11ko 424. lurzatian lur gaineko aparkaleku publikoa egiteko

Tuterako Udalak, 2003ko urriaren 31ko osoko bilkuran, ondoko proiektuko obrak enkante ireki eta arruntaren bidez kontratatzeko espedientea onetsi zuen, Hirigintzako, Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Mendietako Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik: 10-11 exekuzio unitateko 424. lurzatian lur gaineko aparkaleku publikoa egiteko proiektua.

Aurrekontua: 351.062,27 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 7.021,25 euro.

Eskaintzen aurkezpena: 30 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan.

Proiektua eta baldintzen plegua: Escala Navarra, S.L., Zaragozako etorbidea, 39 zenbakia, Tutera.

Obrak egiteko epea: 6 hilabete.

Enpresaren edo kontratistaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, c) kategoria.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta hiruko azaroaren seian. Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: A0310872