152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Orube-lurzatia salgai

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 127. artikuluari jarraikiz, Castejongo Udalak, 2003ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen 1.670 lurzatia enkante bidez salgai jartzea, sustapen libreko etxebizitza familiabakar bat eraikitzeko. Orubeak 242 metro karratuko azalera du, eta II. eremu homogeneoko 2. poligonoan dago. Hasierako prezioa: 45.444,69 euro, BEZa barne.

Salmenta arautuko duen baldintzen plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan. Enkantea eginen da iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hamargarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu bietan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, bi mila eta hiruko azaroaren hamarrean. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0310871