152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obra lehiaketa

1._Entitate adjudikatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea; helbidea: Antso Azkarra, 6, Lizarra (Nafarroa).

2._Kontratuaren xedea:

_"Hondakinen transferentzia planta Lizarrako zabortegian (kap: 1etik 8ra /obra zibila)"; Servicios de Montejurra, S.A.k prestatu du proiektua.

_Non eginen den: Lizarra.

_Egiteko epea: lau hilabete.

3._Izapidaketa eta adjudikatzeko prozedura eta modua:

_Izapidaketa: administrazio klausulen pleguan adierazten da.

_Prozedura: irekia.

_Modua: lehiaketa.

4._Hasierako prezioa: ehun eta hamalau mila laurehun eta hogeita bederatzi euro eta berrogeita hamaika zentimo (114.429,51 euro), BEZaren % 16 barne.

5._Behin-behineko bermea: 2.288 euro.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Mankomunitateko zerbitzu tekniko eta administratiboek emanen dituzte lehiaketari buruzko argibide nahiz agiriak oro (telefonoa: 948-552850; faxa: 948-554439).

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak: kaudimen teknikoa, pleguen baldintzekin bat.

8._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:

Azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik ondoko hogeita zazpigarren eguneko 14:00ak.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan eskatutakoak.

Aurkezteko tokia: Jurramendiko Mankomunitateko erregistroan, Antso Azkarra, 6, Lizarra, 31200.

Eskaintzaren balio epea: eskaintzek hiru hilabeterako balioa izanen dute.

Aldaeren onarpena: ez dira onartuko.

9.-Eskaintzak noiz irekiko: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren eguneko 13:00etan irekiko dira, jendaurreko ekitaldian. Mankomunitatearen egoitzan irekiko dira eskaintzak.

10._Iragarkien gastuak: iragarkiak esleipen hartzaileak ordainduko ditu.

Lizarran, bi mila eta hiruko azaroaren hamabian. Mankomunitateko burua, Antonio Barbarin Garísoain.

Iragarkiaren kodea: A0310948