152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

Lehiaketa publikoa hornidura eta saneamenduko sareen berrikuntza eta zoladura lanak egiteko

Orbaitzetako Udalak, 2003ko azaroaren 12ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, lizitazioa iragartzen du "Orbaitzetako Arrotxapea eta Orbaitzetako Ola auzoetan hornidura eta saneamendu sareen berrikuntza eta zolaketa lanak" kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Hasierako prezioa: 478.461,01 euro, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, 9:00etatik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausulen plegukoak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, e kategoria eta G taldea, 3. azpitaldea, e kategoria.

Proposamenak irekitzea: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, goizeko hamarretan.

Proiektua eta baldintzen plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Iruñeko Rubio paper dendan (Bergamín kalea, 10).

Orbaitzetan, bi mila eta hiruko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, Alberto Erdozain Goikoa.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:......................, herria: ..............., helbidea: ................. , NAN zk.a: ........ nire izenean edo ondokoaren izenean:..................... , IFZ zk.a: ..................., .............. bitartez frogatzen baitut, ...................... izeneko lanak lehiaketa bidez kontratatzeko klausula administratibo partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ....................euroren truke (letretan eta zenbakitan), BEZa barne (% 16).

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0310947