152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko Udalaren parkean lorezaintzako eta ureztapena jartzeko obren kontratazioa

Eguesibarko Udalak kontratazio hau iragartzen du:

Kontratuaren xedea: Gorraizko Udalaren parkean (Eguesibar) lorezaintzako eta ureztapena jartzeko obrak kontratatzea, lehiaketa eginda.

Aurrekontua: proiektuan jasotako kontrata bidezko aurrekontua, guztira, 294.512,09 eurokoa da.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2), hau da, 5.890,24 euro.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Kontratistaren sailkapena eta enpresaren kategoria: K taldea; 6. azpitaldea; c) kategoria.

Baldintzen plegua: Repronet 24, Remiro de Goñi kalea, 24-behea, Ipar Etxabakoitz.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: betiere baldintzen pleguko ereduari jarraituz, Eguesibarko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita seigarren egun naturaleko eguerdiko ordu biak arte (egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea).

Eguesibarren, bi mila eta hiruko azaroaren hemezortzian. Jarduneko alkatea, Carolina Potau Menenedez.

Iragarkiaren kodea: A0310950