152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Bide zorra, iraunkorra eta doakoa, Milagrosako B.B.P.B.ko 14. lurzatiaren puska batean

Iruñeko Udalak, 2003ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-AZA-06 (9/CU)

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta 2003ko irailaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakia (14/CU) 2003ko irailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, iragan baita jendaurrean egon beharreko epea inork hari buruzko alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 133, 124, 134, 135, 136 eta 140. artikuluei jarraituz, honako hau erabaki da:

1. Deklaratzea eraturik dagoela ondotik deskribatzen den lurzatiaren gaineko bide zorra, iraunkorra eta doakoa, mankomunitatearen garajeari irtenbidea ematekoa, onetsi baitzuten hitzarmenaren bidez Iruñeko Udalak eta Milagrosako BBPBko 2.1, 2.2, 3.1, 3.2 eta 8. lurzatietako jabeek: "Iruñeko HAPOko U.I. XIXko (Milagrosa) U.O.1 eta U.O.3 unitateen birzatiketa proiektuaren ondorioz sortutako 14. lurzatiaren puska bat, 100,10 m²-koa, honako muga hauek dituena: iparraldean eta mendebaldean, exekuzio unitatearen ertzarekin; eta hegoaldean eta ekialdean jatorrizko finkaren gainerakoarekin."

Hori dena, erabaki honi erantsita doan planoan ageri den bezala.

2. Zortasun honen araubide juridikoa izanen da aurreikusita dagoena mankomunitatearen garajeari buruzko hitzarmenean, zeina onetsi baitzen 2001eko urriaren 18ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zortasunaren mantentze-lanek dakartzaten gastuak lurzati nagusien jabeen kontura izanik.

3. Zortasun hau eskritura publikoan formalizatu beharko da, eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko da. Eskritura horren ondoriozko gastu eta zerga guztiak lagapen hartzailearen kontura izanen dira.

4. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 140. artikuluari jarraituz, erabaki honen berri ematea Nafarroako Foru Komunikateko Administrazioari."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0310867