152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

U.I. XX unitateko (Ipar Etxabakoitz) SLC-1 lurzatiaren lagapena Nafarroako Gobernuari

Iruñeko Udalak, 2003ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-AZA-06 (8/CU)

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta 2003ko irailaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakia (16/CU) 2003ko irailaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, iragan baita jendaurrean egon beharreko epea inork hari buruzko alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuko 133, 124, 134, 135, 136 eta 140. artikuluei jarraituz, honako hau erabaki da:

1. Dohainik lagatzea Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuari hemen deskribatzen den lurzati honen jabetza:

"SLC-1 izeneko lurzatia, Ipar Etxabakoizko poligonoaren birzatiketa proiektuaren ondoriozkoa, hezkuntzako ekipamendurakoa dena. 7.684.52 metro karratu ditu eta honako muga hauek: iparraldean, bidea; hegoaldean, Teodoro Ochoa de Olza kalea; ekialdean, Concepción Benítez kalea; eta mendebaldean, SLC-2 lurzatia".

Hori dena, ebazpen honi erantsita doan planoan ageri den bezala.

2. Lagapen honi atxikiko zaio bertan zentro bat eraikitzeko baldintza, ezgaitasun psikikoa duten pertsonentzat; bestela, xede hori aldatzeko, nahitaezkoa izanen da Iruñeko Udalak esanbidezko eta idatzizko baimena ematea.

3. Lagapen honek beste baldintza bat ere badu atxikirik: lagapen-hartzaileak bere bizkar exekutatuko du lurzatiaren barne urbanizazioa, zeinak bukaturik egon beharko baitu eraikiko den zentroa funtzionatzen hasi baino lehen.

4. Doako lagapen hau eskritura publikoan formalizatuko da. Hartan jasoko da Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuaren onarpena eta Jabetza Erregistroan inskribatu beharko da. Lagapen honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak Nafarroako Gobernuaren kontura izanen dira.

5. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 140. artikuluari jarraituz, erabaki honen berri ematea Nafarroako Foru Komunikateko Administrazioari."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamahiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0310866