152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

283/2003 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Nafarroako auzitegietako eremu batzuen garbiketa lanak kontratatzeko espedientea onesten duena. Esleipena prozedura irekiko lehiaketaren bidez eginen da.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako auzitegietako garbiketa lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako auzitegietako eguneroko garbiketa lanak eta Iruñeko, Agoizko eta Tuterako auzitegietako aparteko garbiketa lanak kontratatu eta egitea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Aurrekontua: 450.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: 2003ko abenduaren 29ko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian (Iratxeko monasterioa, 22, Iruña).

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko urtarrilaren 9ko 12:30etan, Justizia Zuzendaritza Nagusiko batzar aretoan (Iratxeko monasterioa, 22, Iruña).

_Administrazio klausulen eta baldintza teknikoen pleguak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Justiziako Zuzendaritza Nagusian, Iratxeko monasterioaren kaleko 22ko behean.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren zazpian._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: A0310589