152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G U Z K I T Z A

2003ko otsaileko uholdeek ukituriko higiezinak lurraren gaineko kontribuziotik salbuetsirik

Aurtengo otsailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezartzen dituen martxoaren 25eko 19/2003 Foru Legea hein batean garatzen duen uztailaren 15eko 220/2003 Foru Dekretuarekin bat,

Aditzera ematen da:

a) Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epea ireki da, ukituriko subjektu pasiboek salbuespenaren onarpena eta, hala bada, ordaindutako zenbatekoen itzulera eska dezaten.

b) Eskaria egiteko, eskabidea igorriko da, Iguzkitzako Barrutiko Udalaren alkate udalburuari zuzendua, eta horrekin batean jasandako kalteen aitorpena eta haien zenbatespena aurkeztuko dira, baita, hala bada, egindako ordainketaren ziurtagiria ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, bi mila eta hiruko urriaren zazpian. Alkate udalburua, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: A0310829