152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N T Z A

Aurrekontuko 01/2003 aldaketa hasiera batean onetsirik

Arantzako Udalak, 2003ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 01/2003 aldaketaren espedientea:

1. Kreditu gehikuntza: 1 111 10001 kontusaila, "Udalkideen lansaria": 6.803,96 euro.

Toki Administrazioko Departamentuaren laguntzarekin finantzatua: 1 45505 kontusaila: 6.204,97 euro.

Diruzaintzako gerakinarekin finantzatua: 778,99 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Arantzan, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan. Alkatea, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: a0310874