152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Hasierako onespena, kreditu gehikuntza bidez aurrekontua aldatzeko 07/2003 espedienteari

Altsasuko Udalak, 2003ko urriaren 31n eginiko osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik udal ekonomilariak eginiko txostena eta Ogasun Batzordeak 2003ko urriaren 9an "Aholkularitza juridikoa kontratatzea" izeneko gastuari aurre egiteko kreditu gehikuntzako espedientea aztertu ondoren,

Erabaki da:

Lehendabizi: aipatu espedientea onestea.

Bigarren: Erabakia idazkaritzan ikusgai jartzea hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Hirugarren: Ogasun Sailari honen berri ematea dagozkion ondorioak izan ditzan.

Altsasun, bi mila eta hiruko azaroaren hamaikan. Alkatea, Asun Fernández De Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: a0311003