152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Hirigintza proiektuaren hasierako onespena

Altsasuko Udalak, Alkatetzaren 2003ko azaroaren 11ko 136. ebazpen bidez, hasiera batean onetsi zuen Altsasuko UE 2-A "Domingo Lumbier" unitatearen hirigintza-proiektua, Construcciones Alzate S.L.k ekarritako dokumentazioarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134.5. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, bi mila eta hiruko azaroaren hamaikan. Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: a0310878