152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1266/2003 FORU AGINDUA, azaroaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobiako II. fasea (Lizarra-Logroño tartea) egiteko obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Iruña-Logroño autobiako II. fasea (Lizarra-Logroño tartea) egiteko obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa" kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: lan horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa.

_Hasierako aurrekontua: 4.244.850,00 euro.

_Egiteko epea: hogeita hemezortzi (38) hilabete.

_EEAOra bidali zen eguna: 2003ko azaroaren 20a.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2003ko abenduaren 30era arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, behea). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute.

Baldintza teknikoen plegua eta klausula administratibo eta partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Departamentuko Idazkaritza Teknikoan (Iruñeko San Ignazio etorbidea, 3, beheko oinean). 848 42 74 59-56 telefonoa edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunea.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2004ko urtarrilaren 16an, eguerdiko 12:00etan, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hemeretzian._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ......... J/A, adinez nagusia, .......(e)ko ...... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ....... ordezkatuz), "Iruña-Logroño autobiako II. fasea (Lizarra-Logroño tartea) egiteko obren zuzendaritzarako laguntza teknikoa" izeneko lanak kontratatzeko ...........(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten baldintza teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago, eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei hertsiki jarraituz eta ................ (zenbakiz adierazi) ............. euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3375401