152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 944 zenbakiko ebazpen-probidentzia, 2003ko irailaren 24koa, 03-1629 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, errekurtsogileari jakinarazteko. Esaúl Domínguez Ocón jaunak jarri zuen errekurtsoa, Atarrabiako Udaleko Alkatetzak 2003ko urtarrilaren 29an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko abuztuaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (305/02 zenbakiko udal espedientea). Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"944 zenbakiko ebazpen-probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren hogeita lauan.

03-1629 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu da. Esaúl Domínguez Ocón jaunak jarri du errekurtso hori, Atarrabiako Udaleko Alkatetzak 2003ko urtarrilaren 29an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko abuztuaren 26an emandako ebazpenaren aurkakoa (305/02 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Atarrabiako Udalak igorritako administrazio espedientean, errekurtso honen egileari zuzendutako jakinarazpen eginbide bat ikusi dugu. Horren bidez jakinarazi behar zen Alkatetzak 2003ko urtarrilaren 29an emandako ebazpena, berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuena.

Agiri horretan ohar hau ageri da: "Interesatuari eman zaio eta ez du sinatu nahi izan". Behean sinadura ulertezina dago eta horren ondoan zigilua honako idazkunarekin: "Jaso dut kopia. Data: 03-02-12".

Espedientean ez da ageri nor den jakinarazlea. Hortaz, bidezkoa da Atarrabiako Udalari errekerimendua egitea informazio hori emateko.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren II. kapitulua berridatzi duenak, 16.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du ofizioz, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, ebazpena emateko kontuan hartu behar diren egiteak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

Eta 18.1 artikuluak xedatzen du Auzitegiak errekurtsoak ebazteko beharrezkoak iruditzen zaizkion aurrekari, txosten tekniko edo jarduketa guztiak eskatzen ahal dizkiela errekurritutako egintza edo erabakiaren toki entitate egileari, Foru Komunitateko Administrazioari eta beste erakunde publiko batzuei.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak

Erabaki du: Atarrabiako Udalari errekerimendua egitea, Auzitegi honetara txostena igor dezan hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, 2003ko urtarrilaren 29ko ebazpenaren jakinarazpena Esaúl Domínguez Ocón jaunari eman zion jakinarazlearen identitatea _agentearen zenbakia, halakorik bada_ aditzera emateko.

Alboan ageri diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamalauan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0310846