152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Francisco Javier Luna Acario jaunaren kontra, arrantza arloko arauak hausteagatik, 339/03 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

1263/2003 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Francisco Javier Luna Acario (72.623.541) jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Tafallako Guardia Zibilak 2003ko uztailaren 30ean jarritako salaketa ikusirik.

Basa fauna babestu eta kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Francisco Javier Luna Acario (72.623.541) jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Catalina Nieves Nuin andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

KARGUEN PLEGUA:

339/2003 espedientea

1._Salatua: Francisco Javier Luna Acario (72.623.541)

Helbidea: Rua de Medios kalea, 16, Erriberri.

2._Arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko uztailaren 30ean, 23:00etan, Muniageko idoian, NA-5311 errepideko 5,7 kilometroan baitago, Uxueko udal mugapean.

3._Salatutako egintzak: karramarroak harrapatzea arrantzarako baimenik izan gabe, baimendutako orduetatik kanpo, identifikaziorik gabeko sei salabardo erabiliz. Agenteek atera zituzten uretatik salabardo horiek eta karramarroak uretara bueltatu. Hiru salatuek, osotara, hamabost karramarro harrapatu zituzten.

4._Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean tipifikatuta dago, honela:

arau-hauste larria, 120.8 artikuluan jasoa, behar den agiria izan gabe arrantzan aritzeagatik.

Arau-hauste arina, 119.13 artikuluarena, zehazki 2003. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia ezartzeko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urtarrilaren 31n emandako 143/2003 Foru Agindua urratzeagatik. Izan ere, agindu horren 12. a) eta b) artikuluak debekatzen du baimendutako ordutegik kanpo arrantzan aritzea.

5._Zehapen proposamena: ondoko zehapena proposatu da: 435 euroko isuna (310 euroko isuna arau-hauste larriarengatik eta 125 eurokoa arau-hauste arinarengatik), arrantzarako lizentzia galtzea edo, hala denean, lortzeko desgaitzea, urte baterako, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 a) eta b) artikuluari jarraikiz.

6._Bahitutako tresnak: hartutako tresneria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan dago, eta arau-hausleak 18 euroren truk berreskuratzen ahalko ditu, ezarritako isuna ordaindu ondoren, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

7._Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: A0310917