152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Sergio Ordoñez Novelle jaunaren kontra, arrantza arloko arauak hausteagatik, 282/03 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

1215/2003 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Sergio Ordoñez Novelle (NANa: 72.800.968) jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Arga ibaiko arrantza barrutiko guardak 2003ko apirilaren 4an jarritako salaketa ikusirik.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 98. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Sergio Ordoñez Novelle (72.800.968) jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

KARGUEN PLEGUA:

282/03 espedientea

1._Salatua: Sergio Ordoñez Novelle

Helbidea: Kirolen hiribidea, 10-55, Barañain (Nafarroa).

2._Arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko apirilaren 4a. Irozko zubia, Irotz.

3._Salatutako egintzak: Arga ibaiko barruti intentsiboan arrantzan aritzea, barrutiaren baimenik izan gabe.

4._Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean tipifikatuta dago, honela:

arau-hauste larria, 120.8 artikuluan jasoa, behar den agiria izan gabe arrantzan aritzeagatik.

5._Zehapen proposamena: 310 euroko zehapena proposatu da, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluari jarraikiz.

Halaber, proposatu da arrantza egiteko baimena kentzea edo, kasua bada, hura lortzeko debekua ezartzea urte beterako.

6._Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

7._Animaliak eta tresneria: Hartutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude. Arau-hausleak berreskuratzen ahalko ditu, isuna eta erreskateko 18,03 euro ordaindu eta gero, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartutako tresnak berreskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetara joan beharko da (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, Telefonoa: 948-427609).

Arrantzarako tresnak direnez, aldez aurretik 948 427609 telefonora deitu behar da.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0310915