152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Eduardo Iñigo Villar jaunaren kontra, arrantza arloko arauak hausteagatik, 296/03 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatua.

1195/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Eduardo Iñigo Villar jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena. Haren NANa: 72.707.434.

Basa Fauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Esako Guardia Zibilak 2003ko ekainaren 3an jarritako salaketa ikusirik.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 98. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Eduardo Iñigo Villar jaunaren (72.707.434 NANa) kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

KARGUEN PLEGUA:

296/03 espedientea

1._Salatua: Eduardo Iñigo Villar

Helbidea: Sarrigurengo Kontzejuaren kalea, 6-1.A, Iruña.

2._Ustezko arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko ekainaren 3a, 17:10ean. "El Soto" alderdia, Esa.

3._Salatutako egintzak: jaiegun ez zen astearte batean arrantzan aritzea.

4._Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean tipifikatuta dago, honela:

Arau-hauste arina, 119.13 artikuluarena, zehazki 2003. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia ezartzeko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urtarrilaren 31n emandako 143/2003 Foru Agindua urratzeagatik. Izan ere, agindu horren 12.c) artikuluak debekatzen du jaiegun ez den astearte batean arrantzan aritzea.

5._Zehapen proposamena: 125 euroko zehapena proposatu da, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) artikuluari jarraikiz.

6._Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

7._Animaliak eta tresneria: bahitutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude, eta arau-hausleak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu dohainik, martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 103.3.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hartutako tresnak berreskuratu nahi izanez gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetara joan beharko da (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, Telefonoa: 948-427609).

Arrantzarako tresnak direnez, aldez aurretik 948 427609 telefonora deitu behar da.

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abuztuaren hogeita zortzian._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona.

Iragarkiaren kodea: A0310911