152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, Jurramendiko Mankomunitateak egina.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/88 Errege Dekretuko 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 2236 Ebazpena, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Jarduera: zabortegia ingurumenera egokitzea.

Tokia: Cárcar.

Udalerria: Cárcar.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamahiruan._Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0310910