152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

195/2003 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 13ko 84/2003 Ebazpenaren bidez onetsi zen I+G Ikerketa eta Garapenerako Planeko Laguntzen Ebaluazio Batzordearen osaera, Doktoretza ikastaroetarako laguntzen modalitatean, aldatzen duena.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak egin duen txostenean adierazi du Prestakuntza, Ikerketa eta Garapenerako Planeko 2003-2004 ikasturteko laguntzen deialdian ezarritako Balorazio Batzordea, Doktoretza ikastaroetarako laguntzen modalitatean, aldatu beharra dagoela, uztailaren 15eko 233/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berriaren ondorioz.

Eskuordetuak ditudan eskurantzak eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 357/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Balorazio Batzordearen osaera, Doktoretza ikastaroetarako laguntzen modalitatean, aldatzea. Batzordea Prestakuntza, Ikerketa eta Garapenerako 2003-2004 ikasturteko Laguntza Planean aurreikusi zen eta maiatzaren 13ko 84/2003 Ebazpenaren bidez onetsi. Aurrerantzean kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua:

_Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_Batzordeburua falta denean, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak hartuko ditu bere gain hari dagozkion eginkizunak.

Batzordekideak:

_Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

_Unibertsitateko Ikerketa Ataleko burua.

_Goi Mailako Ikasketen Ataleko burua.

_Unibertsitateko Hedapen Ataleko burua.

Idazkaria:

_Unibertsitateko Ikerketa Ataleko teknikari bat.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Unibersitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzura, Unibertsitateko Ikerketa Atalera, Goi Mailako Ikasketen Atalera, Unibertsitateko Hedapen Atalera eta Administrazio Orokorreko Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamabian._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.

Iragarkiaren kodea: A0311085