152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

491/2003 FORU AGINDUA, Hezkuntza kontseilariak emana. Honen bidez onesten da "Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoen Deialdia", 2003/2004 ikasturteari dagokiona.

Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariaren txosten batek aditzera ematen du komenigarria dela ikastetxe publiko nahiz pribatu itunduetako irakasleei prestakuntza jarduerak egin ditzaten dirulaguntzak eskaintzea, jarduera horiek, beren izaera, berezitasun edo bestelako arrazoiengatik, Irakasleak Prestatzeko 2003/2004 ikasturterako Plangintzan sarturik ez badaude eta betiere Nafarroako hezkuntza eskaintzaren kalitatea hobetzeko baliagarri baldin badira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Gobernua arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoen deialdia, 2003-2004 ikasturteari dagokiona eta eranskin gisa agertzen dena, onestea.

2. Foru agindu hau eta bere eranskinetan agertzen den deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Aipatu deialdia bideratzeko gehienez ere 24.000 euroko gastua baimentzea, 2004. urterako Aurrekontuko "Irakasleen prestakuntza jarduerak" izeneko 421001-41520-2266-421200 kontusailaren kargura, aurrekontu horretan krediturik baldin badago.

4. Foru agindu hau eta bere eranskina ondoko hauei igortzea: Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariari, Inbertsio Zerbitzuko zuzendariari, Ikasketen Antolamendu eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari, Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko zuzendariari, Euskara Zerbitzuko zuzendariari, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Irakaslegoaren Prestakuntza Atalera eta Irakasleentzako Laguntza Zentroen Unitate Teknikora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamahiruan._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

E R A N S K I N A

Deialdia, Irakasleen Prestakuntza Jardueretarako Banakako Laguntza Ekonomikoena, 2003/2004 ikasturteari dagokiona

Lehenbizikoa._1. Irakasleek prestakuntza jardueretan parte hartzeko banakako laguntza ekonomikoak horretarako dauden kredituen arabera emanen dira, eta ondoko mota hauetakoak izanen dira:

A modalitatea: hitzaldi, biltzar, ikastaro, mintegi eta antzekoetarako. Espainian egiten direnak. Gehieneko laguntza: 541 euro.

B modalitatea: hitzaldi, biltzar, ikastaro, mintegi eta antzekoetarako. Atzerrian egiten direnak. Gehieneko laguntza: 962 euro.

2. Laguntza hauen xede diren jarduerak, bederatzigarren oinarrian aipatuko den batzordearen aburuz irakasleen prestakuntzaren arloan kalitatea eta egokitasuna bermatzen duten hezkuntza-administrazio, organismo zein erakunde batek edo unibertsitate batek antolatuak izan behar dute.

Bigarrena._Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira ondoko jarduera hauek:

a) Maisu-maistren Kidegoko irakasleendako espezializazio ikastaroak, Bigarren Hezkuntzako irakasleek edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoek Irakasgaitasun Ziurtagiria lortzeko diren ikastaroak, baita 2003/2004 Ikasturterako Irakasleen Prestakuntza Plana garatzeko Irakasleen Hobekuntzako Atalak eta Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutako prestakuntza jarduerak ere.

b) Master, graduatu ondoko, doktoretzako ikastaroak eta unibertsitateko ikasketak. Arau horretatik at geldituko dira unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen prestakuntzarako programetan unibertsitateek antolatutako jarduerak.

c) Atzerriko hizkuntzetan trebatzeko jarduerak.

d) Berariazko Lanbide Heziketako jarduerak.

e) 2003/2004 ikasturterako Nafarroako Foru Komunitateko Irakasleen Prestakuntza Planean ageri diren prestakuntza jardueren antzekoak direnak.

f) Lehenbiziko oinarriaren 2. puntuan aipatzen diren erakundeek antolatutako jarduerak.

Laguntzak

Hirugarrena._Laguntza horiek destinoa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publiko zein pribatu itunduetan duten irakasleek eta langile espezializatuek eskatzen ahalko dituzte, horietan unibertsitatekoak ez diren maila eta ikasketak ematen badira, bai araubide orokorrekoak bai berezikoak, bai eta destinoa horiek laguntzeko zerbitzu teknikoetan dutenek ere.

Laugarrena._Laguntzak eskatzailearen irakasgai, arlo, ziklo edo espezialitatearekin zerikusirik duten prestakuntza jardueretarako emanen dira, 2003ko irailaren 1etik 2004ko abuztuaren 31ra bitartean hasten badira eta lanbideko zereginekin lotura zuzena baldin badute.

Bosgarrena._1. Ez dute laguntza hauek hartzeko aukerarik izanen ondotik datozen egoeretako batean daudenek:

a) Ikasturte honetarako eta helburu berbererako Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Autonomi Erkidegoek edo beste erakunde batzuek emandako beste laguntza edo bekarik jasotzen dutenak.

b) 2003/2004 ikasturterako ikasketa baimena daukaten irakasleak.

c) 2002/03 ikasturtean irakasleen prestakuntza jardueretarako banakako laguntzak jaso zituzten irakasleak.

2. Eskatzaile bakoitzari, gehienez ere, 2003/2004 ikasturtean jarduera bakar baterako laguntza ematen ahal zaio.

Eskabideak

Seigarrena._Eskabidearen eredu normalizatua Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Argibide Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña) jasoko da, eta aurkezteko, ondoko hauek erantsiko zaizkio:

a) Zein jardueratan parte hartu nahi den, haren deialdi edo programaren jatorrizko agiria edo fotokopia, baita hari buruz interesatuak egoki deritzon beste edozein argibide ere.

b) Irakaslearen ikastetxeko zuzendariaren txostena, honakoak zehaztuko dituena:

_Eskatzaileak ikastetxe horretan irakasten diharduela. Bertan azalduko da zein arlo edo irakasgaitan eta zein kurtsotan ari den.

_Laguntzaren xede den jarduera horrek ikastetxearen hezkuntza proiektuaren eta/edo curriculum proiektuaren barrenean duen interesa.

_Jarduera erabat edo hein batean eskatzailearen eskola orduetan burutu behar den ala ez. Jardueraren ondorioz eskatzaileak kanpoan egon behar badu eskola orduetan, zuzendariak erantsiko du Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren baimena edo baimenik eza, egun bat baino gehiago igaro behar badu kanpoan, edo Ikastetxeko zuzendariarena egun bat baino gutxiagokoa bada.

_Ikastetxe pribatu itunduetako irakasleek ikastetxeko titularraren baimena besterik ez dute aurkeztu behar.

Eskatzailea laguntzaile tekniko edo aholkulari gisa ari bada Irakasleentzako Laguntza Zentroren batean edo irakaskuntzaz kanpoko beste unitateetan, txostena Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendariak edo dagokion zerbitzuak eginen du.

c) Ondotik datozen puntuak zehaztuko dituen zinpeko aitorpena:

_Eskatzaileak Nafarroako Gobernutik, Hezkuntza eta Kultura Ministeriotik, autonomia erkidego batetik edo beste erakunde batzuetatik 2003/2004 ikasturtean hobekuntza jarduerak egiteko edo ikasketak sakontzeko bestelako laguntzarik jasotzen ez duelako adierazpena.

_Eskatzaileak, 2001/02 ikasturtean, Nafarroako Gobernutik, Hezkuntza eta Kultura Ministeriotik, autonomia erkidego batetik edo beste erakunde batzuetatik hobekuntza jardueretarako banakako laguntzarik jaso ez duelako adierazpena.

d) Gastuen aurrekontua. Bertan zehaztu beharko dira matrikula eta izen-emate, bidaia, ostatu eta mantenuari buruzkoak, horrelakorik bada. Aurrekontu hori taxutzeko, ondotik zehazten diren modulu ekonomikoak hartuko dira kontuan:

_Matrikula eta izen ematea: dagokion kostua.

_Garraioa: txartelen kostua. Kanpoan gelditzen da hegazkina, atzerrira, Kanarietako Komunitatera edo Baleareetako Komunitatera joateko ez bada. Nork bere autoan egindako bidaiak ez dira ordainduko.

_Ostatua eta mantenua: 73 euro eguneko, bi kontzeptuak barne. Burutu beharreko jarduerak etxez kanpo bazkaria edo afaria soilik eskatzen badu,16 euro egun bakoitzeko.

Zazpigarrena._1. Eskaerak, eransten zaien dokumentazioarekin batera, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2.a, Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea z.g., 31001 Iruña) aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezten ahalko dira, halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen dituen gainerako egoitzetan. Eskubide hori erabiliz, eskaera posta ziurtatuaz bidaltzen bada, gutunazal irekian aurkeztuko da, Posta Zerbitzuko funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan gutuna ziurtatu baino lehen.

2. Eskaerak aurkezteko epeak ondokoak izanen dira:

_2003ko abenduaren 31ra arte, 2003ko irailaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean hasten diren jardueretarako.

_2004ko apirilaren 30era arte, 2004ko urtarrilaren 1etik 2004ko apirilaren 30era bitartean hasten diren jardueretarako.

_2004ko abuztuaren 31ra arte, 2004ko maiatzaren 1etik 2004ko abuztuaren 31ra bitartean hasten diren jardueretarako.

3. 8.000 euro banatuko dira hurrengoetan metagarria den adjudikazio bakoitzerako, horiek ez badira osaturik gelditzen.

Zortzigarrena._Ez dira onartuko seigarren oinarrian zehaztutako dokumentuekin batera aurkezten ez diren eskabideak.

Laguntzak ematea eta haien likidazioa

Bederatzigarrena._1. Laguntzak eman ala ez Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak erabakiko du. Laguntzak emateko proposamena egin dezan, ondoko kideak izanen dituen Hautapen Batzorde bat osatuko da:

Mahaiburua:

Irakasleen Prestakuntza atalburua.

Batzordekideak:

_Irakasleentzako Laguntza Zentroen Unitate Teknikoaren burua, batzordeko idazkari lanean arituko dena.

_Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako zuzendariak hautaturiko ikuskatzaile bat.

_Irakasle ez-unibertsitarioen Batzordeak proposamen lotesle baten bidez hautaturiko kide bat.

2. Batzordekide titular bakoitzari ordezko bat jartzen ahalko zaio, hizpidea eta botoa dituela, haren partez aritzeko, agertzerik ez duela justifikatzen duenean.

Hamargarrena._Batzordeak dirulaguntzak emateko proposamena eginen du, deialdi honen oinarriei jarraikiz, betiere aurrekontuan horretarako dagoen diruaren arabera eta adjudikazio bakoitzerako dagoen kopurua proportzionaltasunez banatuz eskatutako beharkizunak betetzen dituzten eskatzaileen artean. Laguntzaren gehienezko zenbatekoa bakarka ezarriko da, kontuan harturik ondoko irizpide hauek:

_Jardueraren interesa.

_Jardueraren eta eskatzailearen ezaugarrien arteko lotura.

_Eskatzailearen lan egoera; irakasle funtzionarioek lehentasuna izanen dute.

Hamaikagarrena._Eskaera bakoitzaren gaineko ebazpena, aldekoa zein kontrakoa, hilabete bateko epean hartuko da, zazpigarren oinarrian adierazitako epeak bukatzen direnetik hasita.

Hamabigarrena._Laguntzak ematearen edo ukatzearen gaineko jakinarazpena zuzenean igorriko die interesatuei Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuak.

Hamahirugarrena._1. Emandako laguntza bakoitzean batzordeak portzentaje bat esleituko du matrikula, ostatu eta mantenurako.

2. Laguntzaren gehienezko zenbatekoa kalkulatzeko, batuko dira matrikula edo izen-ematean izandako gastuak eta bidaia, ostatu eta mantenu kontzeptuengatik izandakoak, oinarri honen aurreko puntuan zehazten den portzentajeari jarraikiz.

Hamalauarrena._Laguntza jasoko da prestakuntza jarduera bukatu ondoren, eta interesatuak jardueran parte hartu izana eta izandako gastuak behar bezala frogatuz gero eskuratu ahal izanen du. Horretarako, jarduera bukatu edo jakinarazpena hartu eta ondoko 15 egunen barrenean ondoko dokumentazioa igorriko du Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura (Santo Domingo kalea z.g., 31001 Iruña):

a) Parte hartu izanaren ziurtagiria edo haren fotokopia konpultsatua, jarduera antolatzen duen erakundeak luzatua.

b) Matrikularen edo izen-ematea frogatzen duen agiriaren jatorrizko gordekina, egindako gastuaren zenbatekoa zehaztuko duena.

c) Bidaia, ostatu eta mantenuko gastuen frogagiri jatorrizkoak, horrelakorik balitz.

Hamabosgarrena._Jaso behar den zenbatekoa kalkulatzeko, matrikula edo izen-emate gastuei batuko zaie gainerako gastuei (ostatu eta mantenua, behar bezala justifikatuak) batzordeak eman dien portzentajea ezarrita ateratzen dena. Ez da inoiz izanen hamahirugarren oinarrian adierazi den zenbatekoa baino handiagoa.

Hamaseigarrena._Deialdi honetako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten irakasleek Hezkuntza Departamentuarekin lan egiteko konpromisoa hartzen dute, bai berenganaturiko jakintza, bai jasotzen duten materiala eta dokumentazioa ere, arlo horrekin zerikusia duten beste irakasle batzuen artean zabaltzeko.

Hamazazpigarrena._Deialdi honen kontra, eta deialdia bera ezartzeko egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal izanen da Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena hartu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Banakako laguntzen eskabidea, A eta B motak, 2003/2004 ikasturtea

NANa Deiturak eta izena Telefonoa

Etxeko helbidea

Kalea Herria P.K. Probintzia

Lanbideari buruzko datuak

Kidegoa Espezialitatea L.E.Z.

Egoera administratiboa

Funtzionarioa/Lan kontratudun finkoa

Bitartekoa/aldi baterako lan kontratuduna

Behin betiko destinoa

Behin behineko destinoa

Destinoko ikastetxea

Izena Publikoa/itundua

Kalea Herria P.K. Telefonoa

Jarduerari buruzko datuak

Jardueraren izena

Modalitatea (A edo B) Egunak Tokia

Datu ekonomikoak

Izen ematearen prezioa Gastuen aurrekontua Eskatutakoa guztira

....................(e)n, 200..ko ................ren .....(e)an.

Interesatua

Iragarkiaren kodea: A0311041