152. ALDIZKARIA - 2003ko abenduaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko igeriketako monitore izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko azaroaren 3ko Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko igeriketako monitore izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Hona hemen

O I N A R R I A K

1._Xedea.

Aditzera ematen da igeriketako monitore lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela. Lanpostua Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari (CREENA) atxikita dago, Iruñean aritzekoa da eta 35707 plantilla-zenbakia du.

Lanpostu hutsa hautatzeko egintzan, deialdiaren 11. oinarrian aipatzen baita, lanpostu horren ordez ukitutako departamentuak barne mugigarritasunerako egiten duen prozeduran hutsik gelditzen dena eskaini ahalko da, horrelakorik gertatuz gero, edo organo eskudunek, zerbitzuaren beharrei erantzunez, egiten dituzten aldaketen ondorioz egokitzen den lanpostua.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitu ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainia eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.

Hala ere, lehiatzaileek lekualdatze-lehiaketan lanpostua aukeratu ondoren uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko, lanpostu horiek betetzea beharrezkoa ez denean, dela iraungitzeko lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek bete gabe daudelako.

Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi, eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3_Aplikatu beharreko arauak.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko asmoz azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an merezimenduen baremoei buruz emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren oinarriek.

4._Betebeharrak.

Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko orduan:

a) Nafarroako Foru Komunitateko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoa izatea eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Igeriketako monitore lanpostu baterako izendatua izatea.

Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze-lehiaketan beren oinarrizko lanpostutik parte hartzea.

Lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute, halaber, lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen beharkizunak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahalko dute lekualdatze-lehiaketa honetan.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5_Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

6_Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña, 31002) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredua Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratu ahalko da (Karlos III.a etorbidea, 2, atalondoa) edo interneteko www.cfnavarra.es helbidean, dela deialdia argitaratu zen aldizkari ofizialetik abiatuta, dela Zerbitzuen Katalogoan, Lan Publikoaren atalean, deialdiaren aipamenetik abiatuta. Eskaera orrian, izangaiek adierazi beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiak, erantsiko zaizkio eskabideari. Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuak frogatu beharrik ez dago, deialdia antolatu duen organoak berak emanen baitizkio egiaztagiriak epaimahaiari.

7._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Lehiatzaile bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8._Epaimahaiaren osaera.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

_Mahaiburua: Juan Vicente Ansa Erice jauna, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.

Ordezkoa: Nieves López Mendía andrea, Hezuntza Departamentuko Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari atxikitako orientatzailea.

_Mahaikideak:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkari bat.

2. María Luisa Sanciñena Echarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari atxikitako fisioterapeuta, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Yolanda Mateo Marzo andrea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari atxikitako fisioterapeuta.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da Epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek epaimahaiak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

9._Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak eranskin gisa ageri den baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduak.

Merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak izan ezik, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Merezimenduak jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuen bidez frogatu beharko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta badaude, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, Epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost eguneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

10._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, Epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

11._Lanpostu hutsak hautatzea.

Lehiatzaileek lehiaketan lortutako puntuazioaren arabera aukeratu ahalko dituzte lanpostu hutsak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak antolatuko duen ekitaldi batean.

Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

Lehiatzaileek esleipenari buruzko Ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

Zerbitzuko zuzendaritza edo atal, bulego nahiz unitate parekaturen bateko burutza batean diharduten funtzionarioek ez dute eragozpenik izanen beren zuzendaritzan edo burutzan jarraitzeko, nahiz eta beste lanpostu oinarrizko bat esleitu eta hartaz jabetu.

13._Aurkezturiko agiriak.

13.1. Lehiatzaileek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratu ahalko dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkeztu ahalko da, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Erreklamazio edo errekurtsoaren izapidaketak ahalbidetzen duenean eraman ahalko dira agiriak.

14._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri hauen eta ondoko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hiruan._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

..................... izateko ............ lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ...........(e)ko ...........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (..... zk.).

1._Datu pertsonalak

Izen-deiturak:

Jaiotze eguna eta tokia:

N.A.N.: ......................

Helbidea: .................................................. P.K.

Etxeko telefonoa: ............................. Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Egoera administratiboa:

Zer lanpostutarako izendatu zuten: .......................

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea

f Lan kontratudun finkoa

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia berezian

f Eszedentzia borondatezkoan

f Nahitaezko eszedentzian

(X batez markatu behar den kontzeptua)

b) Gaur eguneko destinoa:

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den: ...............

3._Sinatzaileak adierazten du eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen dituela.

4._Eskabidearekin batera, aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak aurkeztu ditu.

5._f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela*

Horrenbestez,

Eskatzen du deialdi honetan onar dezatela.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu 1 emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketak

1) Erakunde edo zentro publikoek eta Unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den eskola aldi bakoitzeko (10 ikastordu): gehienez ere, 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europako Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

Ondorio horietarako, hizkuntza eskola ofizial batek luzaturiko gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Iragarkiaren kodea: C3362415