125. ALDIZKARIA - 2003ko irailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko irailaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko 21 lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiko 6.1. atala aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko urtarrilaren 27ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko 21 lanpostu barne igoerako txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2003ko otsailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.

2003ko apirilaren 14an eman eta urte horretako 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 23an, argitaratutako Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea eta Fermín Jesús Oyaga Martínez jaunak aurkeztutako erreklamazioa ez onartzea, izan ere, deialdiko 2.1.d) atalean eskatutako baldintza ez du betetzen.

Bidezko da, halaber, deialdiko 6.1. atala aldatzea eta Langileen Batzordeak Epaimahaian aritzeko izendatu dituen ordezkariak nor diren agertzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko 21 lanpostu barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskinean ageri dena, onestea.

2. Deialdiko 6.1. atala aldatzea, izan ere, oposizioa 2003ko urrian hasiko da. Ikastaroa non eta noiz hasiko den jakinaraziko zaie interesatu guztiei.

Nafarroako Foru Komunitateko Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak hauexek izanen dira: María Asunción Obregozo Rubio andrea, mahaikide titularra, eta Bakartxo Razkin Bozal, ordezkoa.

4. Ebazpen honen berri ematea mahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko irailaren zortzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ABAD GUTIERREZ, AVELINA

AGUAS ARANGUREN, MARIA JOSE

ARBELOA LERGA, MARIA JUDITH GEMM

ARRICABERRI VERGARA, MIKEL

AYERRA GURPEGUI, CARMELO

BARBERENA ARSUAGA, JOSE MIGUEL

CAMPISTEGUI MIQUELEIZ, MERCEDES

CEDAZO ZOZAYA, JESUS

CIORDIA BERRUETA, ALFREDO

FERNANDEZ ALVAREZ, FERNANDO

GOGORCENA AOIZ, JESUS TOMAS

GOMEZ FERNANDEZ, F. JAVIER

IZQUIETA ETULAIN, JUAN MIGUEL

MARTIN CARMONA, ANA MARIA

MONTILLA LARRIQUETA, ADELA

OLAVERRI ARANGUREN, RICARDO

YOLDI BENGOA, ANA

ZABALZA DONAZAR, ISABEL

Baztertuak:

2.1.d) atalean eskatutako baldintza betetzen dutela ez frogatzeagatik.

OYAGA MARTINEZ, FERMIN JESUS

Iragarkiaren kodea: A0308933